BURUZAGIEN BATZORDEAK BI TOKI PRESTATU DITU ELBARRITUENTZAT
2018(e)ko Apirilak 14DESCANSO IRUDIA, FESTEN PROGRAMAREN AZALA
2018(e)ko Apirilak 14
Kantinera bakoitzak 13 arraultza eraman ditu Jesus Karitatearen Mirabe Komentura datozen egunetan eguraldi ona egin dezan.
San Martzial Alardeko tradizio bat da, urtero egiten dena kantinerek aukeratzen duten egunean.
Irun, 2017ko ekainak 18 | Gaur goizean kantinera bakoitzak 13 arraultza eraman ditu Jesus Karitatearen Mirabe Komentura, kale Nagusian kokatua, datozen egunetan eguraldi ona egin dezan. San Martzial Alardeko tradizio bat da, urtero egiten dena kantinerek aukeratzen duten egunean.
Bertan komentuko serorek hartu dituzte, beraiekin hitz egiteko aukera izan dute, lekua ezagutu eta janaurreko bat hartu. “Tradizio polita da, urteetan zehar mantendu dena. Beraiekin hitz egiteko aukera izan dute eta komentua ere ezagutu dute. Gustora egon dira”, adierazi du kantineren ordezkaria den Nerea Ugartek.