ALARDEAREN 2018KO EGUTEGIA SALGAI DAGO
2018(e)ko Apirilak 14SEKULAKO ALARDEA NAHIZ ETA EURIA EGIN
2018(e)ko Apirilak 14Joxe Rekartek (Bidasoa Konpainiako kapitain berria), Iñaki Arruabarrenak (Ama Shantalen Konpainiako kapitain berria),
Aitor Mediavillak (Real Union Konpainiako kapitain berria)
eta Cipri Matillak (Belaskoenea Konpainiako kapitain berria) lehen aldiz parte hartu dute gaur Buruzagien Batzordearen bilera batean, euren konpainietako arduradunak direlarik
Hauez gain, bileran ere Miguel Sansiñena (Alardeko Bandaren zuzendaria) eta Iñaki Arzuaga (Uranzu Konpainiako kapitaina) egon dira, azken asteetan berriro aukeratuak izan direnak.
Jenerala, batzordeburu dela, infanteriako komandantea, infanteriako kapitain guztiek eta parte-hartze murriztuko unitateetako buru guztiek osatzen dute Buruzagien Batzordea, baita jeneralaren laguntzaileak eta aginduen kornetina ere. Azken hauek hitza dute baina botorik ez.
Hurrengo egunetan kapitain berriek eta unitateen buruek zein lan-batzordean parte hartuko duten jakingo dute: komunikazioa, Alardealdia, protokoloak, eta abar. Lan-batzorde bakoitzak bere egutegia dauka eta bertan onartzen diren proposamenak eta ideiak Buruzagien Batzordera bidaltzen dira eztabaidatuak izan eta horien inguruan azken erabakia hartzeko.