Urtemuga berezia Artileriako Bateriarentzat
2017(e)ko Apirilak 22
AITOR MEDIAVILLA, REAL UNIONEKO KAPITAIN BERRIA
2018(e)ko Apirilak 14
Urtemuga berezia Artileriako Bateriarentzat
2017(e)ko Apirilak 22
AITOR MEDIAVILLA, REAL UNIONEKO KAPITAIN BERRIA
2018(e)ko Apirilak 14

Paco Carrillo, berriro ere Alardeko Jenerala

Gaur arratsaldean Alardeko Jeneralaren berronespea egin da, Irungo Kasinoan burututako ekitaldi xume batean.

Kapitain eta unitate buruak 20:00etan bildu dira Alardeko Jeneralaren berronespen deliberazio zeremonia baino lehen.

Ondoren Paco Carrillo jauna deitu da Kasinora, non Buruzagien Batzordeko idazkariak, kapitain eta unitate buruen aurrean, Jeneralaren berronespen akta irakurri du. Honako hau esaten du (gazteleraz):

“Hoy, dos de Mayo del año dos mil diecisiete, en Irún, reunidos los Capitanes y Jefes de Unidad, que lo son, del Alarde de San Marcial, y en rememoración, de la elección  que realizaron el trece de Octubre del año dos mil quince, en este simbólico acto ratifican en el cargo de General del Alarde de San Marcial, al que lo es:

D. Paco Carrillo Etxeberria

Y para que así conste, le hacen entrega de la presente cédula, actuando como fedatario el Secretario, que lo es, de la Junta de Mandos, D. Gonzalo Fernández de Casadevante.

El Secretario”

Akta idatzia doan pergaminoa biltzen duen zintaren koloreak urtero aldatzen dira. Kolore bakoitzak honako esanahia du:

  • Gorria: gerrikoa, txapela, gorbata eta zapia
  • Beltza: San Martzialeko jaka eta espartinen zinta
  • Zuria: San Martzialeko galtzak eta espartinak
  • Belus beltza: kantineraren gerruntzea

Aurten aukeratutako kolorea San Martzialeko galtzen eta espartinen kolore zuria izan da.

Jeneralaren izendapena, funtzionamendu kontuengatik, data hauetan, lau urteko epealdirako egiten da. Hala ere, ohiturari jarraituz, Buruzagien Batzordeak urtero egiten du Jeneralaren berronespena.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies