San Martzial Alardea sare sozialetan era gaurtik aurrera
2017(e)ko Martzoak 30Paco Carrillo, berriro ere Alardeko Jenerala
2017(e)ko Maiatzaak 31817ko uztailaren 28ko Erret Agindua Irungo herriarentzat garrantzitsua da, Independentzia Gudan egindako merituengatik meritu oso oneko eta eskuzabal tituluak emateaz gain, herriari kanoiak bertaratzea baimentzen baitzitzaion, urtero San Ramon egunean, 1813. urteko Bigarren San Martzial Guda gogora ekartzeko. Epe laburrean, Irungo Udaletxeak hala eskatuta, baimena San Martzial egunerako ere erabili zen, 1522. urteko Lehenengo San Martzial Guda gogora ekartzen zuen jaiegunari seriotasuna gehitzeko.
Momentu honetatik aurrera Artileriak hartu zuen protagonismoak, denborarekin Alardean lekua sinbolikoa hartzera bultzatu zuenez, Bateriak berak, Agintarien eta Alardearen batzordeekin elkarlanean, hainbat ekintza biltzen dituen programa prestatu du.
Hasteko Bidasoako Elkarte Filateliko eta Numismatikoak lagunduta, oroitzapenezko zigilu bat argitaratuko da. Berau lortzeko Agustín Camarero, Artileriako kapitanairekin kontaktuan jarri behar da. Bere zigilu-marka eskuragarri egongo da ekintzetan garrantzitsuena den erakusketa irekitzen den egunean.
Erakusketa hau ekainaren 1ean, Palmera Montero gune berrian egingo da. San Martzial Alardeko Artileriako Bateriaren inguruko materialak bilduko ditu, beste hainbat elementuz gain. “Erret Aginduaren inguruko hainbat argibide taula ikusiko dira, argazki, bideo eta aintzineko janzkiez gain. Alardean urteetan zehar erabili izan diren kanoiak ere ikusi ahalko dira”, dio Agustin Camarerok, Artileriako kapitainak.
Erakusketaren barruan bi hitzaldi emango dira. Lehenengoa, ekainaren 2an, “Artileriaren garrantzia 1800. urtean”, Fernando Rodríguezek eskeiniko du. Bigarrena, ekainaren 9an, “1813ko San Martzial Gudua eta Guda Karlistan zehar Iruni egindako artileria erasoak” izango du gai, eta Ramon Guiraok eskeiniko du. Biak Palmera Montero gunean egingo dira, 19:30etatik aurrera.
San Ramon egunean, abuztuaren 31ean, San Martzial ermitan egiten den ohiturazko mezan, orain dela 200 urte lehenengo aldiz egin zen moduan kanoikadak egongo dira. Horren ondoren, Irungo udal-agiritegiko artxibozaina eta historialaria den Sagrario Arrizabalagaren eskutik, ermitatik bisita gidatu bat egingo da, eta Irunen San Ramon egunak zuen garrantzi historikoaz hitz egingo da.
Aktibitate guzti hauek editatu berri den eskuprograma batean aurki daitezke. Honetaz gain, ekintza guztiak grabazio fasean dagoen ikusentzunezko laburpen batean eskuragarri egongo dira, Artileriako Bateriaren inguruko historia txiki bat eta hainbat pasadizo bilduko dituen bideo batekin batera, atzetik datozenek gogora dezaten. Bilduma irailaren 16ean aurkeztuko da, CBA kultur gunean, bertan erosteko interesa duen edonork erosi dezakeelarik. Egun horretan bertan, Artileriako Bateriarentzat hain berezia den urtemuga honi amaiera emango zaio, senidetze bazkari batekin.
“Programaren antolakuntzan buru belarri jardun dugu azkeneko hilabeteetan zehar. Aukera paregabea izango da ekitaldi ezberdinez gozatzeko, eta gure historiaren inguruan zeozer ikasteko”, dio Camarerok, azken gogoeta moduan.