Hauez gain, bileran ere Gonzalo Fernández de Casadevante (Danborradaren danbor nagusia) eta Agustín Camarero (Artileriako kapitaina) egon dira, azken asteetan berriro aukeratuak izan direnak.
Jenerala, batzordeburu dela, infanteriako komandantea, infanteriako kapitain guztiek eta parte-hartze murriztuko unitateetako buru guztiek osatzen dute Buruzagien Batzordea. Gainera, jeneralaren laguntzaileak eta aginduen kornetina ere joaten dira Buruzagien Batzordearen bileretara, antolatzeko izaerakoak direnean.
Hurrengo egunetan kapitain berriek eta unitateen buruek zein lan-batzordean parte hartuko duten jakingo dute: komunikazioa, Alardealdia, protokoloak, eta abar. Lan-batzorde bakoitzak bere egutegia dauka eta bertan onartzen diren proposamenak eta ideiak Buruzagien Batzordera bidaltzen dira eztabaidatuak izan eta horien inguruan azken erabakia hartzeko.