“Txuri, gorri, beltz. Alardea kamera atzetik”
2015(e)ko Maiatzaak 30Tradizioarekin betez (2015)
2015(e)ko Ekainak 6San Martzialeko Alardeko Agintarien Batzordeak eta IrungoBetiko Alardearen Aldekoak elkarteak gaur ezagutzera eman dute Pedro Rosado eta Martín Azpillaga, Ama Shantalen konpainiako kideak, izango direla aurten San Martzial eguneko zutoihalaren erreplika eramango dutenak.
Historia
Alardeak San Martzialeko prozesioa eskoltatzen zuen; izan ere, 1522an kabildo sekularrak eta elizakoak egin zuten botoa betez, San Martzial mendi gainean urtero egiten zen erlijio-ekintzara joaten ziren. Horregatik, desfilea, Urdanibia plazan bildu ondoren, San Juan plazara joaten da, eta han, Bidasoa konpainiak hiriko banderaren erreplika jasotzen du Alardeko Batzordeko presidentearen eskutik, Irungo Udalaren ordezkaritzan. Udaleko ordezkariak bere garaian desfilean sartzen ziren, eta, gaur egun, zuzenean mendira joaten dira nork bere aldetik botoa betetzera. Alardearen ondoren, Junkaleko Andre Mariaren Elizara joaten da. Han, erlijio-kabildoa sartzen da, garai batean elizako apaiza alardeko buru joaten zen, baina, gaur egun, aipatutako zutoihalaren erreplika bakarrik da prozesio haren aztarna bakarra.
Hiriko banderaren erreplika arratsaldeko Alardean ere eramaten da, San Martzialeko zutoihala bezala, eta, aipatutako alardeak zainduta, Junkaleko Andre Mariaren Elizara itzultzen da. Bandera, gero, Alardeko Batzordeari itzultzen zaio Irungo Udaleko arkupeetan.
Zutoihala
Zutoihalaren erreplika Irungo Betiko Alardearen Aldekoak elkartearen ekimenez egin zen bere garaian, eta bertako kide baten laguntza eskuzabalari esker. Ricardo Requejo Retegui musikari irundarra zen kide hori. Berak eman zuen dohaintzan 1999ko maiatzaren 28an Amaia KZn egindako piano-kontzertu batean bildutako dirua, garai batean elizako kabildoak eramaten zuen zutoihalaren erreplika bat egin zedin. Aipatutako erreplika La Francesa izeneko dendan erositako belusean egin zen, eta Ines Arregik bordatu zuen zinta urreztatuekin; ohial nagusian, berriz, San Martzialen irudia, olanan inprimatua. 1999ko ekainaren 29an bedeinkatu zuten Hendaiako Mirabeen Komentuan.
Zutoihalaren erreplika Irungo Betiko Alardearen Aldekoak elkartearena da, eta elkartean akordio bat eginda dauka San Martzialeko Alardeko Agintarien Batzordearekin bost urtetik lautan San Martzial Alardea osatzen duten konpainietako bateko soldaduren batek eraman dezan. Txandaka egiten dute konpainien artean. Bosgarren urtean Irungo Betiko Alardearen Aldekoak elkarteak aukeratzen du eramailea. 2015ko urte honetan, Ama Shantalen konpainiari dagokio erantzunkizuna.
Zutoihala eramaten duenaren jantzia San Martzial Alardeko infanteriako soldaduaren berbera izango da, eskularru zuriak eramango ditu baina. Esku batekin zutoihalari eutsiz eta bestean txapela bildua duela ibilbide osoan, errespetu-seinale. Konfiantzazko bi lagun aukera ditzake berarekin joateko; horien adina, beti, 12 urtetik beherakoa. Haien atzetik, soldadu-eskolta batek desfilatzen du, ardura duen konpainiakoak betiere.
Pedro Rosado eta Martín Azpillaga
Pedro Rosado Godoy, 44 urtekoa, hogeita bi urte daramatza Ama Shantalen konpainian desfilatzen, beti erredoble bezala (erredobleen kaboa izan zen zortzi urtez). Duela bi urte, desfilatzen hogei urte bete zituenean, eskopeta hartzea erabaki zuen. Zutoihalaren erreplika goizean eramango du.
“San Martzialetako zutoihalaren erreplika eramatea harrotasun eta ohore bat da niretzat eta nire familiarentzat. Gainera ohore hau nire laguna den Martin-ekin partekatuko dut, asko estimatzen dudan pertsona bat. Inoiz ahaztuko ez dudan urte hunkigarria izango dela ziur nago”, esan du.
Bestalde, Martín Azpillaga Arruti, 66 urtekoa, beti desfilatu du Ama Shantalen konpainian txilibitu bezala. Zutoihalaren erreplika arratsaldean eramango du. “Hunkitua nago. Niretzat, nire familiarentzat eta Ama Shantalen konpainiarentzat aurtengo Alardea oraindik bereziagoa egingo duen aukera ezinhobea da”, adierazi du.