Julio Gerica, Anakako Kapitain berria
2014(e)ko Urriak 19Zorionak eta urte berri on 2015
2014(e)ko Abenduak 15
Sariak
Joel Iglesias Santiagoeta “Cantinera a caballo” izeneko bere argazkia izan dira “Quique Escalante VIII. Memoriala” irabazi dutenak. Argazki hori izango da San Martzialeko Alardearen Buruzagien Batzordeak eta Alardearen Batzordeak argitaratzen duten jai-egitarauaren azala.
Bigarren saria Patxi Barcenilla Mena eta “Alpargatas” izeneko bere argazkiarentzat izan da; eta hirugarren saria Amaia Olaizola Echaide eta “El sueño” deituriko bere argazkiarentzat. Gerardo García Gonzálezen “Frente al Palacio” argazkiak “Danborrada” sari berezia irabazi du; eta Jokin Indias Alza lortu du “Gazteria” sari berezia “Disparando” izeneko bere argazkiari esker. Ohi bezala saritutako argazki horiek guztiak egongo dira datorren urteko jaietako programan ere.
Gaur arratsaldean adierazi da zeintzuk izan diren zortzigarren edizio honetako irabazleak, memorialaren argazki-erakusketa inauguratzeko ekitaldian; erakusketa azaroaren 23ra arte egongo da ikusgai Oiasso museoan. Guztira, 49 egileren 136 argazki aurkeztu dira.
ORDUTEGIA:
Astelehenetik ostiralera: 19.00etatik 21.00etara
Larunbatetan: 11.30etik 13.30era eta 19.00etatik 21.00etara
Igande eta jaiegunetan: 11.30etik 13.30era
Edizio hau irabazi dutenen eta sarien koadroa:
SARIA | EGILEA | TITULUA |
Lehenengo saria | Joel Iglesias Santiago | “Cantinera a caballo” |
Bigarren saria | Patxi Barcenilla Mena | “Alpargatas” |
Hirugarren saria | Amaia Olaizola Echaide | “El sueño” |
“La Tamborrada” | Gerardo García González | “Frente al Palacio” |
“Juventud” | Jokin Indias Alza | “Disparando” |
LEHENENGO SARIA: Garaikurra, 300 € eta 2014ko programaren portada
BIGARREN SARIA: Garaikurra eta 200 € + 2014ko programan ageri
HIRUGARREN SARIA: Garaikurra eta 100 € + 2014ko programan ageri
“LA TAMBORRADA” SARI BEREZIA: Garaikurra eta 100 € + 2014ko programan ageri
“JUVENTUD” SARI BEREZIA: Garaikurra + 2014ko programan ageri
Lehenengo saria “Cantinera a caballo” Joel Iglesias Santiago
|
Bigarren saria “Alpargatas” Patxi Barcenilla Mena
|
Hirugarren saria “El sueño” Amaia Olaizola Echaide
|
“La Tamborrada” sari berezia “Frente al Palacio” Gerardo García González
|
“Juventud” sari berezia “Disparando” Jokin Indias Alza
|