Kantinerekin balorazio bilera
2016(e)ko Uztailak 13
Gonzalo Fernández de Casadevante, Danbor Nagusia izateko berrautatua
2016(e)ko Irailak 24
Kantinerekin balorazio bilera
2016(e)ko Uztailak 13
Gonzalo Fernández de Casadevante, Danbor Nagusia izateko berrautatua
2016(e)ko Irailak 24

1. Gure lehen hausnarketa San Pedro eta San Martzial jaietan antolatu diren ekintzetan egon den parte-hartze izugarri handiarekin lotu behar dugu, ez bakarrik ekainaren 30ean egindako Alardean, baita San Pedro Egunaren armen ikuskapenean, kantineren aurkezpenean, zuzien ekintzako oroigarri ekitaldian eta San Martzial mendian egiten den Botoaren berritzean ere. Irudi bat mila hitz baino baliagarriagoa dela esaten da eta, zentzu honetan, ekitaldi hauetan hartutako edozein irudiak, hiri honen gizon eta emakume gehienek nahi dutena erakusten du. Puntu honetan, beste urtebetez, ekitaldi hauekin gozatzeko itxaroten egon diren milaka pertsonei eskerrak ematea derrigorrezkoa da, batez ere San Martzial egunean, Alardea pasatzean txaloekin eta animoak ematen. Goizeko hiruretan San Martzial kalean edo elizarako jaitsieran jendea zain zegoela adieraztea hitzekin azaldu ezin daitekeen zerbait da. Buruzagien Batzordean eta Alardearen Batzordeak eskerrak eman nahi dizkiegu, bihotz-bihotzez. Ildo hau jarraituz, Pagoki Emakume Elkarteak ekainaren 29ko gauean zuzien ekintzako oroigarria antolatzeko egiten duen lana balorean jarri eta nabarmendu nahi dugu, 700 emakume eta haurren parte-hartzearekin. Ekitaldi hau ezin izan izango zen egin publikoaren konplizitatea eta laguntzarik gabe, espaloietatik eta isiltasunarekin errespetu osoz zuziak babestu zituztelako ibilbide guztian. Irungo Udalari ere eskertu behar diogu zuziak pasa direnean farolen argiak itzali direlako, erabaki hau azken urteetan bezala hartu izan da eta dudarik gabe ekitaldiari garrantzia emateko lagungarria da.

2. Beste urtebetez konpainiek eta parte-hartze mugatuko unitateek lan izugarria egin dute lasaitasuna eta sosegua mantentzeko egindako deialdian eta ideia hau ere Jeneralaren mezuan errepikatu zen Zabaltza plazako kioskoan Kantineren aurkezpenean eta San Pedro Egunean, bai goizean Kasinoan banderatxoak, munizioa eta soldadak emateko ekitaldian, bai arratsaldean armen ikuskapenean. Puntu honetan sakonki eskertu behar da gure emakumeen elkarteek San Martzial Alardea hasi baino ordu batzuk lehenago Kale Nagusian egindako lana. GordeZAN-Anakako Emakumeak Elkartea, Pagoki Emakume Elkartea, Emakume Irundarrak eta Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteari, eskerrik asko benetan. Guztion artean lortu dugu, beste urtebetez Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak ezarritako ordutegiak betetzea beste urtez San Martzial Alardeak bat egiten zuelako ekainaren 30ean diru publikoarekin laguntzen den manifestazio batekin. Horrek erakusten du gure jendearen koordinazioa eta kontzientziazio paregabea. Elkarrekin egindako segurtasun plana ere bete da; gai hau konpainia, parte-hartze murriztuko unitate eta Buruzagien Batzordearen bileretan azpimarratzen da eta zoriontzeko moduan gaude.

3. Arlo instituzionalean, Buruzagien Batzordeak eta San Martzial Alardearen Batzordean Irungo alkatea eta talde politikoak udaletxearen balkoian Alardeari emandako babesa eskertu nahi dute; keinu hau eta San Martzial mendian egindako Botoaren berritzean egoteak gure festari benetako zentzua eta esentzia ematen diote. Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Batzar Nagusietako presidenteak hartutako jarrera ere eskertu nahi dugu. Ekainaren 30ean Irunera ez etorri izanak eta aurreko egunetan gure ospakizuna iraintzeko adierazpenak ez egiteak, jai egunak lasaiak izaten lagundu dute. Azken urteetan erakundeen ordezkariei errespetua eskatu diegu eta, kontrako zentzuan, ordezkari hauek egindako adierazpen mingarri eta faltsuak topatu ditugu eta, batzuetan, gure hirira etorri dira urtean behin iraintzeko asmoz. Behin eta berriro errepikatuko dugu AUZITEGI GORENAREN SENTENTZIA BATEK San Martzial Alardea BAZTERTZAILEA EZ DELA esaten duela. Egi hau ukatzea gezurra esatea da eta, norberaren ikuspuntuaren gainetik, uste dugu ordezkari politikoek, edozein alderdikoak direlarik, hau EZAGUTU, ONTZAT HARTU eta ONARTU beharko luketeela. San Martzial Alardea etekin politikoa lortzeko erabiltzen dutenei beste behin euren jarrera aldatzea eskatzen diegu eta egiari uko ez egitea.

4. Irundarrek egiten duten esfortzu ekonomikoa eskertu eta balorean jarri nahi dugu, euren ekarpenekin San Martzial Alardeari sostengua ematen diotelako, konpainietan ordaintzen diren kuotekin, loteria erosten, Alardealdian parte hartzen, merchandising-a erosten edo, modu partikularrean, ekarpenak egiten. Gogoratu behar da San Martzial Alardea egin ahal izateko urtero 45.000 euro inguru behar direla eta esfortzu hau gabe ezin izan zen aurrera egin.

5. Azkenik, hurrengo urtean San Martzial Alardea berriro antolatzeko orain lanean hasteko konpromisoa hartzen dugu, egin izan daitekeen akats txikiak zuzendu eta urtetik urtera hobeto egiteko asmoz.

BURUZAGIEN BATZORDEA ETA SAN MARTZIAL ALARDEAREN BATZORDEA

 

 

JUNTA DE MANDOS Y JUNTA DEL ALARDE DE SAN MARCIAL

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies