Iñaki Arruabarrena, berriro ere Alardeko Jenerala
2013(e)ko Apirilak 29San Martzial Alardeko festen programa banatzen hasi da
2013(e)ko Ekainak 12Guduaren ondoko urteetan ohorezko hainbat esker on jaso zituzten Irunek eta San Martzialek: domina bat sortu zen gertatutakoaren oroitzapenez, armadan erregimentu bat ere sortu zen “San Marcial” izenarekin, Fernando VII.a erregeak “Muy Benemérita y Generosa” tituluak eman zizkion hiribilduari, aldare pribilegiatuaren grazia eman zen San Martzial ermitan eta baimena eman zen kanoi bat ekarri eta salbak egiteko.
Guduaren lehen mendeurrena ospatu zenean hiri titulua eman zitzaion Iruni, mendeurrena oroitzeko domina sortu zen eta Alfontso XIII.a erregeak harrera egin zien agintari irundarrei, eta herriak zituen behar larri batzuk planteatu ahal izan zizkioten haiek.