PACO SÁNCHEZ, BERRIRO HAUTATUTA MEAKA KONPAINIAKO KAPITAIN BEZALA
2024(e)ko Irailak 29Interesa dutenek 2025e ko otsailaren 28ra arte izango dute aukera
Alardearen Buruzagien Batzordeak eta Alardearen San Martzial Batzordeak San Martzial Alardearen laugarren beka deialdia aurkeztu dute, iaz aurkeztutako aldaketei eusten dien deialdia, San Martzial Alardearen inguruko kultur proiektuen aniztasuna zabalagoa izan dadin . Proposamenak jasotzeko epea zabalik dago eta lanak 2025eko otsailaren 28ra arte aurk eztu ahal izango dira.
Adin muga kendu denez, edonork aurkeztu ahal izango du bere ideia eta bakarka aurkezteaz gain binaka ere egin ahal izango da, iazko irabazleek , Jon Arteagak eta Iñigo Sanzek, egin zuten bezala. Interesa dutenek edozein arlotan aurkeztu ahal izango dute beren proposamena (historia, musika, hirigintza, arkitektura, antropologia, soziologia…) eta lanaren euskarria librea izango da:
ikus entzunezko bat, komiki bat, idatzizko dokumentu bat edo instalazio artistiko bat. Eskaerak alardedeirun@gmail.com helbide elektronikora bidali beharko dira adierazitako eguna baino lehen; epaimahai batek jasotako proposamenak baloratuko ditu eta irabazleak 3.000 euroko beka eskuratuko du. Ondoren, aukeratutako pertsonak edo bikoteak bere lana egin ahal izango du hurrengo
hilabeteetan, emaitza 2025eko urriaren 31 baino lehen entregatzeko.
Hezkuntza liburuak hirugar ren edizioan
Jon Arteagak eta Iñigo Sanzek kultur bekaren hirugarren edizioko irabazleen lana aurkeztuko dute datozen hilabeteetan. Duela aste batzuk, haur eta gazteei zuzendutako sei liburu txikien azalak ezagutzera eman zituzten, San Martzial Alardearen historia ezagutzera emateko. Izenburuak honako hauek dira: ‘Hasi dira sanmartzialak!’; ‘Niretzat ohore handia da konpainiaren banderina jartzea!’;
‘Garraren indarra’; ‘Cuando en la mañana del día de San Marcial…’; ‘Katea ez da eten’; eta ‘Desegin lerroak!’.