PEDRO GARCÍA, AZKEN PORTU KONPAINIAKO KAPITAIN BERRIA
2024(e)ko Irailak 15IÑAKI CAMPÓN, ZALDITERIAKO KAPITAIN BERRIA
2024(e)ko Irailak 21Karguan Juanma Crespo ordezkatuko du
Daniel Lanchas Bay, 54 urtekoa, San Miguel Konpainiako Kapitain berria izendatu dute ostiral honetan.
Lanchasek San Miguel Konpainian desfilatu izan du beti, 1986an partxearekin hasita. Bi urtez jo zuen tresna hori, eta, ondoren, erredoblera igaro zen (1988-2015). 2016 eta 2019 urteen artean alfereza izan zen Paco Almendres kapitainarekin, eta 2020 eta 2023 artean tenientea izan zen, Juanma Crespo kapitain zuela. 2024an soldadu armatu gisa desfilatu zuen eskopetarekin.
Daniel Lanchasentzat San Miguel Konpainiako Kapitaina izatea “ohore handia da. Ez nuke inoiz imajinatuko. Erantzukizun hori izatea erronka handia da beti konpainiarekin buru-belarri aritu diren auzo eta lankideen aurrean”.