PAGOKI, GORDEZAN, MUGARRILUZE ETA EMAKUME IRUNDARRAK ELKARTEEI ESKERRAK
2024(e)ko Ekainak 14LASTARGINAK IRUNGO KALEAK BERRIRO BETEKO DITUZTE SAN PEDRO EGUNEKO GAUEAN
2024(e)ko Ekainak 25Gainera, orain arte egin den ohiko lehiaketa antolatuko da aurreko urteetako oso antzeko oinarriekin
Aurten #Instalarde berrirro egingo da, iaz estreinatu zen Instagram argazki lehiaketa eta lehen edizioan 165 irudi parte-hartzaile izan zituena. Bigarren urtez, txapelketa honen helburua publiko berriak aktibatzea izango da, batez ere gazteengana iristea, eta uztaileko lehen egunetan %100 online izango den ekintza berri baten bidez parte-hartzea sustatzea.
Argazkiak ekainaren 28, San Pedro edo San Martzial egunetan ateratakoak izan beharko dira eta parte hartu nahi duenak bere Instagram profilean igo beharko du uztailaren 1eko eguerdiko 12:00etatik uztailaren 2ko eguerdiko 12:00etara, #instalarde hitz klabea erabiliz eta @irungoalardea aipatuz; gainera, kontua pribatua duten pertsonek igotakoa pantailaren kaptura egin eta kontu berdinera DM bidez bidali beharko dute. Hurrengo 24 orduetan irudiak @irungoalardea-n elkarbanatuko dira eta bukatzean like gehien dituenak 100 euro irabaziko ditu. Bestalde, parte-hartzaile guztien artean 50 euroko zozketa bat egingo da.
Gainera, ohiko argazki lehiaketa
Ez da faltako 2024ko San Martzial Alardearen Argazki Lehiaketa, Alardearen gaineko ohiko txapelketa eta izen ezberdinekin 15 urte baino gehiagoz antolatu dena. Kasu honetan, ekainaren 28, San Pedro eta San Martzial egunetan egindako argazkiez gain, entseguetan ateratako irudiak ere onartuko dira eta paperean edo formatu digitalean entregatuko beharko dira uztailaren 29a baino lehen.
Argazkiek hiru sari nagusi irabazi ahalko dituzte (300, 200 eta 100 eurokoak) eta gazteentzako sari bat ere emango da, 8 eta 15 urte bitarteko haur eta gazteentzat zuzendua. Aurreikusita dago sari banaketa urte bukaeran egiten ohi den erakusketan aurrera eramatea.
Bi lehiaketan oinarri guztiak hemen kontsultatu daitezke: