28.000 JAIETAKO PROGRAMEN BANAKETA HASI DA
2024(e)ko Ekainak 8
PAGOKI, GORDEZAN, MUGARRILUZE ETA EMAKUME IRUNDARRAK ELKARTEEI ESKERRAK
2024(e)ko Ekainak 14
28.000 JAIETAKO PROGRAMEN BANAKETA HASI DA
2024(e)ko Ekainak 8
PAGOKI, GORDEZAN, MUGARRILUZE ETA EMAKUME IRUNDARRAK ELKARTEEI ESKERRAK
2024(e)ko Ekainak 14

ALFONSO MORENO-ARRONESEK ZUTOIHALA ERAMANGO DU SAN MARTZIAL EGUNEAN

Azken Portu konpainiako kideek eskoltatuko dute

San Martzial Alardeko Agintarien Batzordeak ezagutzera eman du Alfonso Moreno-Arrones izango dela aurten San Martzial Egunean zutoihalaren erreplika eramango duena eta berarekin batera Azken Portu Konpainiako kideak eskoltan egongo direla.

Alfonso Moreno-Arrones Feijoo

Alfonso Moreno-Arrones Hondarribian jaio zen 1954ko urriaren 1ean, Azken Portura bizitzera iritsi zen 1977. urtean eta hortik aurrera auzoan aktiboki parte hartu izan du. Bitxia bada ere, ez du inoiz konpainian desfilatu, 13 urte zituenetik Musika Bandan atera baita klarinetearekin lehenik eta, ondoren, saxo altua jotzen.

Dena den, 30 urte baino gehiagoz Azken Porturekin lotuta egon da: konpainiaren dianaren konpositorea izan zen, 12 urtetik gorako haurrentzako txibilitoetarako tailerrak antolatzen ditu eta entseguetan argazkiak eta bideoak egiteaz arduratzen da.

“San Martzial Zutoihala eramatea proposatu didatenean oso hunkituta eta harrotuta sentitu naiz uste baitut Azken Portu Konpainian urte hauetan guztietan egindako lanaren aitorpena delako”, aipatu du Moreno-Arronesek. “Irungo egun handian nigandik espero denaren mailan egotea espero dut”. Gainera, dagoeneko baieztatu dira auzoko ze bi haur izango dira laguntzaileak zutoihala eramateko: 11 urteko Khloe Fueyo eta 10 urteko Oier Vergara.

Zutoihala

Zutoihala bere garaian egin zen Irungo Herriko Alardearentzat eta San Martzial Alardea osatzen duten konpainietako bateko soldaduren batek eramaten du, konpainiak urtero txandakatuz.

San Martzial Eguneko goizeko desfilean, Junkaleko Andre Mariaren Parrokia Elizan, kabildo erlijiosoa gehitzen da, antzina elizako erretorea buru zela, eta gaur egun, zutoihalaren erreplikarekin bakarrik, 1522tik aurrera kabildo sekularrek eta elizakoek botoa bete izanaren prozesioaren aztarna bakarra izanda. Arratsaldean, zutoihala jaso den lekuan bertan ematen da.

Zutoihala eramaten duenaren jantzia San Martzial Alardeko infanteriako soldaduaren berbera izango da, eskularru zuriak eramango ditu baina. Esku batekin zutoihalari eutsiz eta bestean txapela bildua duela ibilbide osoan, errespetu-seinale. Konfiantzazko bi lagun aukera ditzake berarekin joateko; horien adina, beti, 12 urtetik beherakoa. Haien atzetik, soldadu-eskolta batek desfilatzen du, ardura duen konpainiakoak betiere.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies