BIXEN ITURRIAK IRABAZI DU 2023ko ARGAZKI LEHIAKETA
2023(e)ko Abenduak 15JON ARTEAGA ETA IÑIGO SANZ, BEKA KULTURALAREN HIRUGARREN EDIZIOKO GARAILEAK
2024(e)ko Apirilak 8Iazkoaren arrakasta ikusita, bigarren edizioa abiatu dute antolatzaileek. Lanak aurkezteko epea apirilaren 8an amaituko da
San Martzial Alardeko Agintarien Batzordeak jarraipena eman nahi izan dio 2023an lehen aldiz antolatutako Kontaketa Laburren Lehiaketari, eta lehen edizioaren arrakasta gogoan, bigarren edizio hau abiatu du.
Iazko gaia “Arrankada” izan bazen, aurtengo edizioan “Jolo” izango da protagonista: Danborradak eta Musika Bandak goizez soilik jotzen duten martxa eder eta dotorea. 2024ko apirilaren 8ra arte aurkeztu ahalko dira lanak, kultura@alardedeirun.com helbide elektronikora bidalita. Parte-hartzaileek beren kontakizuna bidali beharko dute, fikziozkoa edo benetakoa, ekainaren 30ean, irundarron azala harrotzen duen doinua gai dela.
OINARRIAK:
PARTE-HARTZEA: Edozein helduk ahal izango du lehiaketan parte hartu, baldin eta lehiaketa hau argitaratzen den egunean 18 urteak beteak baditu, hau da, 2024ko martxoak 12.
GAIA: “Jolo” izango da gaia. San Martzial Alardearekin eta jaiekin loturiko egiazko kontaketak eta fikzio-lanak hartuko dira aintzat (gogoetak, saiakerak edota pasadizoak).
LANEN EZAUGARRIAK, FORMATUA ETA AURKEZPENA: Lanak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izango dira. Partehartzaile bakoitzak bi kontaketa aurkeztu ahal izango ditu, gehienez, eta euskaraz zein gaztelaniaz ahalko dira idatzi. Kontaketek 300 eta 500 hitz arteko luzera izango dute (izenburua barne). 12 tamainako Arial hizkiarekin eta 1,5 lerroko lerroartearekin.
Posta elektronikoz bidaliko dira, honako helbide honetara: kultura@alardedeirun.com. Mezuaren “gaian”, hala idatziko da: “KONTAKETA LEHIAKETA”, eta bi fitxategi erantsiko dira:
1 – Kontaketa bera, PDF formatuan. Fitxategi honek izen hau izango du “KONTAKETA-Kontaketaren izenburua”.
2 – Partehartzailearen datuak, PDF formatuan ere bai: Izen-deiturak, adina, NAN zenbakia, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia. Fitxategi honek izen hau izango du “DATUAK-Kontaketaren izenburua”.
LANAK ONARTZEKO EPEA: Adierazitako ezaugarriak betetzen diren proposamenak besterik ez dira aintzat hartuko, beti ere 2024/04/08eko 23:59ak baino lehen bidaliz gero kultura@alardedeirun.com helbidera.
SARIAK: 1go saria: 250€; 2. saria: 150€; eta 3. saria: 100€. Egile batek ez du sari bat baino gehiago irabazterik aukera izango.
EPAIMAHAIA: Epaimahaia San Martzial Alardeko Agintarien Batzordeak izendatuko du, eta kulturarekin loturiko jendeak osatua izango da. Epaimahaiak oinarri hauetan jasota ez dauden kasuak interpretatzeko eta erabakitzeko eskumena izango du.
SARIAREN BALORAIOA ETA EPAIA: Aurkezturiko lanen originaltasuna eta kalitatea hartuko dira aintzat, bai eta proposaturiko gaiarekiko egokitasuna ere. Epaimahaiak beretzat hartzen du sariak eman gabe uzteko eskumena, baldin eta aurkezturiko lanek gutxieneko kalitaterik ez dutela baleritzo. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
OHARRAK:
- Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarriok onartzea, bai eta Irungo San Martzial Alardeko Buruzagien Batzordeari aurkezturiko testuen gaineko eskubide guztiak dohain ematea ere, hala nola erreproduzkio grafikoa, audio-grabazioa edo irrati-lokuzioa, edota jendaurrean erakusteko, zabaltzeko, itzultzeko eta dibulgatzeko; egileen izen-deiturak emanez, beti ere.
- Parte-hartzaileak erantzule dira Irungo San Martzial Alardeko Agintarien Batzordea Elkartearen aurrean aurkezturiko kontakizunaren originaltasunaz eta egiletzaz, eta erantzukizun osoa hartzen dute beren gain, Elkartea salbuetsiz hirugarren batek egin lezakeen zeinahi helegiteren aurrean.
- Oinarri hauetako edozein urratzen duten proposamenak lehiaketatik kanpo geldituko dira.