JAVIER GARCÍA NIETO, BERRIRO HAUTATUA OLABERRIA KONPAINIAREN KAPITAINA IZATEKO
2023(e)ko Irailak 23NESTOR ETXANIZ, LAPICE KONPAINIAKO KAPITAIN BERRIA
2023(e)ko Urriak 2Luis Mari Alustiza Martínen lekukoa hartuko du
Juanma Hernández Calama, 51 urtekoa, Santiago Konpainiako kapitain berria izendatu dute ostegun honetan. Hautatua izatean azpimarratu nahi izan du “ilusio handiarekin hasten duela etapa berri hau eta lantaldearen buru izatean aurretik egon direnak bezain ondo egiten saiatuko direla eta horrela ahaztezinak diren uneak biltzen jarraituko dute buruzagi eta konpainiaren beste kiderekin”.
Hernández lehen aldiz 1987an atera zen Santiagon, hasieran eskopetarekin eta gero danborrarekin. 2007tik aurrera ardurazko karguak hartzen joan da konpainian, hasieran kabo moduan, aurrerago alferez lanetan eta 2019tik aurrera tenientea izanez.