FERNANDO ETXEZARRETA, URANZU KONPAINIAKO KAPITAIN BERRIA
2022(e)ko Irailak 30AZAROAK 26an KANTINEREN ORDEZKARIA AUKERATUKO DA
2022(e)ko Azaroak 21Azaroaren 11an ospatuko da, 19:30etatik aurrera, Oiasso Museoko Erromatar Portua aretoan
Amaia Aramburu Escamochero 24 urteko irundarrak hitzaldi bat eskainiko du datorren ostiralean, azaroak 11, arratsaldeko 19:30etan Oiasso Museoko Erromatar Portua aretoan ikerketa-bekako lehenengo edizioko bere lan irabazlearen xehetasunak azaltzeko. San Martzialeko Lehenenengo Guduaren bosgarren mendeurrena zela eta, Agintarien Batzordeak eta Alardearen Batzordeak ikerketa-beka antolatu zuten. Sarrera librea izango da edukiera bete arte.
Bere ‘Las conocidas (o desconocidas) once melodías de San Marcial’ lanarekin (hitzaldia gazteleraz izango da), “melodien atzean ezkutatzen den historia eta memoria” kontuan hartu nahi izan du autoreak. Azkeneko sei hilabetetan landutako ikerketaren helburu nagusia “San Martzialeko musika aztergai hartzea da, ekainaren 30ean Irunen interpretatutako musika-lanen historia eskaintzeko”.
Lana Valladolideko Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultateko Historia eta Musika Zientzietako Graduan egileak aldez aurretik egindako Gradu Amaierako Lanaren jarraipena izan da.
Paco Carrillo San Martzial Alardeko Jeneralak hitzaldia aurkeztuko du. 2022. urtean gauzatutako bosgarren mendeurreneko ekintzen laburpena eta balorazioa egingo du. Hurrengo egunetan ikerketa-bekaren bigarren edizioa aurkeztuko da.