‘ALARDE’ DOKUMENTALAREN AURKEZPENA AMAIA KULTUR ZENTROAN, APIRILAREN 29AN
2022(e)ko Apirilak 8
PACO CARRILLO SAN MARTZIAL ALARDEKO JENERAL BEZALA BERRETSITA IZAN DA
2022(e)ko Apirilak 27
‘ALARDE’ DOKUMENTALAREN AURKEZPENA AMAIA KULTUR ZENTROAN, APIRILAREN 29AN
2022(e)ko Apirilak 8
PACO CARRILLO SAN MARTZIAL ALARDEKO JENERAL BEZALA BERRETSITA IZAN DA
2022(e)ko Apirilak 27

‘ALARDE’ DOKUMENTALA IKUSTEKO AUKERA GEHIAGO SARRERAK LORTZEKO EMAN DEN ESKARIA HANDIA DELA ETA

Bi proiekzio berri egingo dira apirilaren 30ean, larunbatean, eta maiatzaren 1ean, igandean, eguerdiko 12:00ean Mendibil zinemetan

Bi emanaldietarako 540 gonbidapenak eta 29ko estreinaldirako beste 40 sarrera berri bihar asteartetik aurrera Bar Manolon jaso ahalko dira

 Aurreko asteko ostegunean apirilaren 29an ostiralean arratsaldeko 20:00ean Amaia Kultur Zentroan aurkeztuko den ‘Alarde’ dokumentala ikusteko gonbidapenak jasotzeko epea ireki zen. Sarrerak eskuratzeko eman zen eskaria handiagatik, denak 15 minututan bukatu ziren San Martzial Buruzagien Batzordea eta Alardearen Batzordearen aurreikuspenak gaindituz; bi erakunde hauek jarduera hau antolatzen dute San Martzial Lehen Guduaren eta Botoaren 500. urtemugaren oroitzazko ospakizunaren barruan.

Nahi duen irundar orok ikus-entzunezkoa ikus dezan bi saio berri antolatuko dira: lehenengoa, apirilaren 30ean izango da, larunbatean, eguerdiko 12:00ean eta bigarrena maiatzaren 1ean, igandean, ordu berdinean. Bi proiekzioak Mendibil Merkataritza Gunean dauden Ocine Mendibil zinemetako 4. aretoan izango dira. Saio bakoitzeko 270 gonbidapenak bihar astearteko 9:30etatik aurrera Bar Manolon (Kale Nagusia, 13) jaso ahalko dira. Gainera, apirilak 29ko estreinaldirako beste 40 gonbidapen osagarri eskuragarri jarriko dira, guztira 580 doako gonbidapen izanik. Sarrerak bertan hartu beharko dira eta pertsona bakoitzak gehienez bi jaso ahalko ditu.

Emanaldi berri hauentzako gonbidapenen eskaria oraindik ere handia bada, dagoeneko lana hasi da saio berriak antolatzeko.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies