SAN MARTZIAL GUDUAREN 500. URTEURRENA OROITZEKO HAINBAT JARDUERA ANTOLATUKO DIRA, BOTOAREN GARRANTZIA ARDATZ GISA HARTUTA
2022(e)ko Urtarrilak 26‘ALARDE’ DOKUMENTALAREN AURKEZPENA AMAIA KULTUR ZENTROAN, APIRILAREN 29AN
2022(e)ko Apirilak 8Osasun egoerak baimentzen badu, hurrengo ekainaren 30ean San Martzial Alardea berreskuratuko da, bi urteko etenaldiaren ondoren
Azken urteotan gertatutakoaren antzera, San Martzial Alardearen Batzordea eta Agintarien Batzordea antolakuntza eta prestaketa lanetan buru belarri ibili dira azkeneko hilabetetan. Azken gertaerak kontutan hartutan, eta Covid-19ak eragindako neurrien altxatze progresiboa ikusirik, adierazle guztiek diote hurrengo ekainaren 30ean Irungo kaleak Arrankada, Jolo, Rataplan eta bestelako doinuez eta infanteriak egingo dituen deskargen burrunba hotsaz beteko direla dirudi, osasun egoerak hala aholkatzen badu, betiere.
Pasa den urritik, Agintarien zein Alardearen Batzordeak Alardearen antolakuntzak eskatzen dituen ohiko pausu guztiak emateko erabakia hartu zuen, azkeneko momentuan aukerarik egonez gero, dena prest egon zedin. Gaurko egunera iritsita, eman beharreko hurrengo pausua konpainia zein unitate ezberdinetan parte hartuko duten kantineren aukeraketa izango da. Ohikoa den moduan, lehenengoa Zalditeriako kantinera izango da, maiatzaren 7an. Zalditeriako kantinera izateko hautagaitzak apirilaren 1etik 15era aurkeztu beharko dira Bar Manolon (Kale Nagusia, 13), hautagaiaren NAN, errolda eta argazkia izango dituen sobre itxi bat utzita.
Kantineren aukeraketa egunen zerrenda hurrengoa da:
Danborrada | Maiatzak 21 | Anaka | Maiatzak 13 | |
Banda | Maiatzak 21 | Buenos Amigos | Maiatzak 20 | |
Zalditeria | Maiatzak 7 | Uranzu | Maiatzak 12 | |
Behobia | Maiatzak 13 | Santiago | Maiatzak 12 | |
Bentak | Maiatzak 12 | Lapize | Maiatzak 13 | |
Meaka | Maiatzak 13 | Real Union | Maiatzak 19 | |
Bidasoa | Maiatzak 15 | Azken Portu | Maiatzak 14 | |
San Miguel | Maiatzak 13 | Belaskoenea | Maiatzak 14 | |
Olaberria | Maiatzak 13 | Artileria | Maiatzak 8 | |
Ama Shantalen | Maiatzak 13 |
Hurrengo asteetan, konpainia eta unitate bakoitzak beraien prozesuan nondik norakoak argitaratzen joango dira ohiko komunikabideak erabilita.
Alardealdia, maiatzaren 29an
San Martzial Alardeari lotuta doan beste ekitaldi jendetsua Alardealdia da. Azken urteotan ohikoa den moduan, maiatzeko azkeneko igandean ospatuko da, hau da, maiatzaren 29an. Milaka irundar ibilbide historiko baten inguruan biltzen dituen ospakizun hau Alardearen finantzazioa osatzen duten oinarrizko iturrietako bat da, ez baitu inolako laguntza publikorik jasotzen. Aurten 22. edizioa izango da, jaien ezinbesteko aurrekari bihurtu delarik.
Azken aldietan egin zen moduan, Bidasoaldean kokatuta dauden hainbat jatetxe eta tabernek oparitutako bazkari eta afarien zozketan sartzeko rifak salduko dira. Aurten 48 establezimenduk parte hartuko dute zozketaren sarietan, eta rifak euro bateko prezioan dagoeneko eros daitezke ohiko tokietan; sariak Alardealdiaren egunean Ficoban egingo den bazkarian zozketatuko dira. Azken bi urte hauetako geldialdiaren ondoren, Alardearen antolakuntzak taberna eta jatetxe hauei eskerrik beroena adierazi nahi die, Covid-19ak gogor astindutako sektorea izan arren, ekintza honi babesa ematen jarraitzeagatik.
Azkenik, hemendik gutxira San Martzial guduaren 500. urteurrena gogora ekarriko duten ekitaldien azalpen gehiago emango direla adierazi nahi da, urtarrilean eman zen informazioa zabalduz.
https://youtu.be/vIAD-qKZe6k