Foto: Marina Aguinagalde
SAN MARTZIAL ALARDEKO AGINTARIEN BATZORDEAREN ADIERAZPENA
2021(e)ko Maiatzaak 7
SAN MARTZIAL ALARDEARI BURUZ IKASTEN ONLINE JOKOEN BIDEZ
2021(e)ko Ekainak 26
Foto: Marina Aguinagalde
SAN MARTZIAL ALARDEKO AGINTARIEN BATZORDEAREN ADIERAZPENA
2021(e)ko Maiatzaak 7
SAN MARTZIAL ALARDEARI BURUZ IKASTEN ONLINE JOKOEN BIDEZ
2021(e)ko Ekainak 26

SAN MARTZIALEN EGINGO DEN ZINHITZAREN BERRESTEA IZANGO DA ALARDERIK GABEKO BESTE URTE BATEN EKITALDI NAGUSIA

Iaz gertatutakoaren antzera, Aldabeko muinoan egingo den ekitaldi motz baina esanguratsu bat izango da ekainaren 30ean presentzialki egingo den ekintza bakarra

#BesteEkainEzberdinBat lemapean, hainbat online ekintza garatuko dira, gizarteari krisi sanitarioaren aurrean arduraz jokatzen jarrai dezan eskatuko den bitartean

Bigarren urtez jarraian, Agintarien batzordeak San Martzial Alarderik ez antolatzeko erabakia hartu zuen, maiatzaren 4ean egin zen bileran, COVID-19ak sortutako mundo mailako pandemia dela eta. 2020. urtearen antzera, aurten online zabalduko diren hainbat elementuz osatutako programa garatzen ari da ekainaren 1etik, #OtroJunioDiferente / #BesteEkainEzberdinBat traolapean. San Martzial egunean amaituko den programa aurrez aurre egingo den ekitaldi bakarra izango da.

Ekitaldi motz eta sinbolikoa izango da, San Martzial ermitaren kanpoaldean, eta goizeko 8.25etan emango zaio hasiera. Bertan, Irungo Alardearen ordezkari moduan eta emandako zinhitza betetzeko asmo guztiz, Agintarien zein Alardearen batzordeko kideak eta ohiko lankide diren hainbat elkarteren ordezkariak egongo dira segurtasun neurri guztiak betez. Ekitaldi hau Teledonostia zein Alardeko YouTube kanalaren bitartez jarraitu ahal izango da zuzenean, ondoren berau laburtzen duen bideo txiki bat sare sozialen bitartez zabalduko delarik.

Ekaineko azkeneko astean zehar, online ekintza zein bideoak sarriago iristen hasiko dira, hilabete hasieratik presente egon diren arren. Alardearen antolakuntzak, konpainia eta unitate ezberdinek eta Alardearen inguruan lan egiten duten beste hainbat elkartek egindako ekimenak ikusi ahal izango dira. Aurreko urteetako oroitzapen eta ikusentzunezkoak ere zabalduko dira aurtengo urterako espreski prestatu direnekin nahastuta, beraien artean ekainaren 28an zabalduko den Paco Carrillo Jeneralaren diskurtsoa azpimarratu nahi delarik. Alardeko musika ere Spotify-en dagoela gogoratu nahi da ‘Ekainak 30- San Martzial’ albumean, partiturak Alardearen web gunean eskuragarri daudelarik. 837 Comunicación-en laguntzarekin egin dira bideoak.

Egingo den guztiaren jarraipena hurrengo kanal ofizialetan egin daiteke:

  • Web gunea: irungoalardea.com
  • Sare sozialak: Instagram, Facebook eta Twitter: @IrungoAlardea
  • YouTube kanala: Irungo Alardea / Alarde de Irun
  • Ekainaren 30eko ekitaldia, zuzenean 8.25etan Teledonostian eta Alardeko YouTubeko kanalean.
  • Konpainia eta elkarteetako sare sozialak ahaztu gabe
  1. urtean egin zen moduan, Irungo herritarrei beraien balkoi eta etxeak ekainaren 30ean San Martzial eguneko kolorez janztera animatu nahi zaie, bizitzen ari garen egoera bereziaren barruan ekainari ahalik eta zaporerik gozoena emateko asmoarekin. Era berean, eta ezohiko ekimen modura, Instagram bitartez aurreko urteetako oroitzapenak zein aurten San Martzial jaiak era arduratsuan nola biziko diren erakusten dituzten argazki zein bideoak elkarbanatzeko gonbitea ere egiten zaie. Ekainaren 23tik uztailaren 1era argazkia igo, @IrungoAlardea aipatu eta #OtroJunioDiferente edo #BesteEkainEzberdinBat traola jartzen duten guztien artea tablet bat zozketatuko da. Azkenik, eta pasa den urtean ez bezela, aurten ez da Quique Escalante Argazki Lehiaketarik egongo.

Beste behin, Agintarien batzordeak biztanlego osoari egun hauetan arduraz jokatzeko eskaria egiten die, pandemia lehen bai lehen bukatu eta 2022. urteko Alardea, San Martzial Guduaren 500. urteurrenari dagokiona, inoiz ez bezelako poz eta zorionez ospatzeko.

GORA IRUN, GORA SAN MARCIAL!

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies