RUBEN FRAILE, ALARDEKO KOMANDANTE BERRIA
2020(e)ko Azaroak 26SAN MARTZIAL ALARDEKO AGINTARIEN BATZORDEAREN ADIERAZPENA
2021(e)ko Maiatzaak 7Oiasso museoak lehiaketaren erakusketa jasoko du abenduaren 4tik 13ra; aurten 78 argazki aurkeztu dira eta horietatik berrogei inguru erakutsiko dira
‘Ekainak 30, Alarderik gabeko San Martzial Eguna’ lelopean, iruditan erakutsi nahi izan da hiritarrek nola bizi izan zuten egun historiko hura
Gaur arratsaldean Oiasso museoan, Quique Escalante Memorialaren XIV. edizioaren sari banaketa ospatu da, eta bertan saridunak eta antolakuntzako kideak egon dira soilik, Jose Antonio Santano Irungo alkatearekin batera. Osasun neurriak direla eta, aurten ezin izan da egin normalean gainezka egoten den irekiera ekitaldia. Horren ordez, antolakuntzatik gonbitea luzatu nahi izan da abenduaren 13 bitartean leku honetan egongo den erakusketa bisitatzeko.
Lehiaketa Irungo Alardearen Buruzagien Batzordeak antolatzen du, Danborradarekin batera eta Irungo Argazki Elkartearen (AFI/IAE) laguntza teknikoarekin. Edizio berezi honetan formatua mantendu nahi izan da, 2020an Alardea egon ez bada ere.
Sariak
Iñigo Alzugaray Salcedok Nostalgia izeneko argazkiarekin XIV. Quique Escalante Memoriala irabazi du. Argazki hau Buruzagien Batzordeak eta Alardearen Batzordeak argitaratzen duten 2021eko jaietako programaren portada izango da.
Bigarren saria Miguel Becerra Jaramillo eta bere Ilusión en suspenso argazkiarentzat izan da; hirugarren saria Ana Cristina Garcia Castell-Ruizentzat izan da, Nuestros emblemas izeneko irudiarekin. Nara Hernandez Ochotecok, Escoltándola argazkiarekin, Gaztedia saria lortu du. Aurten Danborradaren Sari Berezia ez da egon eta argazkilari profesionalentzat sari berri bat gehitu zen, baina azken kategoria hau hutsik geratu da.
2020a urte berezia izan da Covid-19 pandemia dela eta, San Martzial Alardea bertan behera geratuz. Hori dela, antolakuntzatik ‘Ekainak 30, Alarderik gabeko San Martzial Eguna’ lelopean lehiaketara aurkeztu diren irudien bitartez jaso nahi izan da hiritarrek nola bizi izan zuten egun historiko hura.
29 lagun aurkeztu dira, guztira 78 argazkirekin, eta horietatik berrogei inguru Oiasso museoan erakutsiko dira. Epaimahaia pertsona hauek osatu dute: Paco Carrillo (Alardearen Jenerala), Gerardo García (AFI-ren presidentea eta 2019ko lehiaketaren irabazlea) eta Iñaki Bereciartua (Danborradaren danbor nagusi berria). Hau da irabazleen eta sarien zerrenda:
SARIA | AUTOR/A Y PREMIO | TÍTULO |
1. saria | Iñigo Alzugaray Salcedo
Trofeoa, 300€ eta 2021eko programaren portada |
Nostalgia |
2. saria | Miguel Becerra Jaramillo
Trofeoa, 200€ eta 2021eko programan |
Ilusión en suspenso |
3. saria | Ana Cristina Garcia Castell-Ruiz
Trofeoa, 100€ eta 2021eko programan |
Nuestros emblemas |
Gazteria saria | Nara Hernandez Ochoteco
Trofeoa eta 2021eko programan |
Escoltándola |
Abenduaren 13ra arte, hauek izango dira erakusketa ikusteko ordutegiak:
- Astelehenetik ostegunera: 10.00-14.00 eta 18.00-21.00.
- Ostiral eta larunbatak: 10.00-14.00 eta 16.00-21.00.
- Igandetan: 10.00-14.00.
Covid-19 dela eta, Oiasso museoaren aretoak edukiera mugatua izango du, muxukoa eramatea ezinbestekoa izango da, pertsonen arteko distantzia mantenduko beharko da eta sarreran gel hidroalkoholikoa egongo da.
2021eko egutegiak eta Gabonetako Loteria
Gainera, Buruzagien Batzordeak eta Alardearen Batzordeak azken urteetan egiten den egutegiaren edizio berria prestatu dute, Quique Escalante Memorialaren argazkien aukeraketa batekin. Beste urteekin alderatuz, orain arte 24 argazki erakutsi dira (bi hilabeteko), eta 2021erako soilik 12 aukeratu dira (bana hilabeteko).
900 egutegi argitaratu dira eta dagoeneko Oiasso museoaren erakusketan lortu ahal dira 3 eurotan eta hiriko hainbat dendatan. Hemen zerrenda osoa:
- Amalen liburudenda, Bertsolari Uztapide kalea 12 (Palmera-Montero)
- César Zuñiga ileapaindegia, Junkal kalea 12
- Bidasoa altzairuak, Nafarroako hiribidea 9
- Geno mertzeria, Serapio Múgica kalea 28 (Pío XII)
- Alfredo & Olga janaridenda, Junkal Labandibar kalea 22 (Behobia)
- Lacave, Behobia merkataritza-gunea 24
- Aguirre okindegia, Juncal kalea 24
- Marisol janari-denda, Santiago kalea 49
- El Bule kafetegia, Santiago kalea 53
Gainera, Buruzagien Batzordeak eta Alardearen Batzordeak, aurreko urteetan bezala, Gabonetako Loteria salgai jarri dute. Hau konpainien bitartez lortu daiteke, baita ohiko dendatan eta Oiasso museoko erakusketan ere 5 eurotan, bi zenbakitan parte hartuz.