DOLUMINAK BEÑARDO URTIZBEREAREN HERIOTZAGATIK
2020(e)ko Urriak 3
RUBEN FRAILE, ALARDEKO KOMANDANTE BERRIA
2020(e)ko Azaroak 26
DOLUMINAK BEÑARDO URTIZBEREAREN HERIOTZAGATIK
2020(e)ko Urriak 3
RUBEN FRAILE, ALARDEKO KOMANDANTE BERRIA
2020(e)ko Azaroak 26

Aukeratu berri diren kapitainak Agintarien Batzordean estreinatu dira

2020ko ekainaren 30ean ezohiko eguna bizi ostean, Agintarien Batzordeak bere lehen bilera egin du ostegun honetan, urriaren 29an, ikasturtean zehar, urria eta ekaina bitartean, egiten diren ohiko bileren barruan. Jenerala, bere Estatu Nagusia, kapitainak eta partaidetza mugatutako unitateetako buruak modu telematikoan bildu dira, Eusko Jaurlaritzaren Aginduan Covid-19ko segurtasun-neurriei buruz indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz.

Aitor Zabaleta Gogorza (Behobiako kapitain berria), Iñaki Bereciartua Vallejo (Danborradako danbor nagusi berria) eta Samuel Grijalba Frances (Artileriako kapitain berria) izan dira lehen aldiz euren konpainietako arduradun nagusiak Agintarien Batzordean. Horiek datozen egunetan ezagutuko dute zein lantaldetan parte hartuko duten: komunikazioa, Alardealdia, protokoloa, etab.

San Martzial Alardearen antolaketak hainbat ekitaldi, bilera eta izapide eskatzen ditu, ekainaren 30a baino lehen egin beharrekoak. Gaurkoa 2021erako lehen hartu-emana izan da, eta, gizartea gaur egun bizi duen ziurgabetasun-egoeraren barruan, Agintarien Batzordea hilero biltzen jarraituko da, dela telematikoki, dela aurrez aurre, alerta-egoerak horretarako aukera ematen badu, datorren urterako sor daitezkeen aukera guztiak aztertzeko.

Agintarien Batzordea jakitun da gizartea, oro har, egoera horretatik pasatzen ari dela, eta elkartasun handiagoa erakutsi nahi die krisi hau gehien pairatzen ari diren pertsonei eta galera pertsonalak izan dituztenei. Halaber, lanean ari diren pertsona guztiekiko errespetua eta begirunea erakutsi nahi du, egoera gogor hori lehenbailehen pasa dadin.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies