AITOR ZABALETA, BEHOBIAKO KAPITAIN BERRIA IZATEKO HAUTATUA
2020(e)ko Irailak 19JOSE MARI GONZALEZ, ZALDITERIA ESKOLTAKO KAPITAINA IZATEKO BERRAUTATUA
2020(e)ko Irailak 21Karguan Gonzalo Fernandez de Casadevante ordezkatzen du (2013-2020)
Iñaki Bereciartua Vallejo, 52 urtekoa, Danborradaren Danbor Nagusi berria izateko hautatua izan da gaur larunbatean, irailaren 19an, La Salle eskolan egindako unitatearen Batzarrean.
Danborradan lehen aldiz 1989an parte hartu zuen erredoble bezala, eta hainbat urtetan errepikatu zuen errotazioan sartuz. Alardean Buenos Amigos eta Santiago Konpainietan ere parte hartu ondoren, Danborradako titularra bilakatu zen 27 urte ondoren. 2013an Danbor Nagusiaren laguntzailea izendatua izan zen.
Musikaren zale amorratua da, batez ere abesbatzen musika gustukoa du, eta aukeratua izatean aipatu du “Danborrada pasioa, musika eta zoriontasuna da”.
Karguan Gonzalo Fernandez de Casadevante ordezkatzen du, 2013 eta 2020 urte bitartean Danbor Nagusia izan dena. Azken lau urteetan Alardeko Batzarreko eta Agintarien Batzordeko ordezkaria izan da.