EKAIN EZBERDINA BUKATU DA, ALARDERIK GABEKO URTEA, OSASUN KRISIAK BALDINTZATURIKO EKINTZEKIN
2020(e)ko Uztailak 5JON AYUELA, BENTASEKO KAPITAINA IZATEKO BERRAUTATUA
2020(e)ko Irailak 18Kultura taldeko partaidea da
Juan Jose Martinez Rodriguez, 65 urtekoa, Hatxeroen Kaboa izateko berrautatua izan da larunbat honetan, irailak 12, La Salleko parrokian ospatutako Ezohiko Batzarrean.
Real Union Konpainian hasi zen danborrarekin desfilatzen, 15 urterekin, eta orain ere han desfilatzen du eskopetarekin txandakatzea tokatzen zaionean. 20 urterekin apuntatu zen hatxero bezala eta 1979an desfilatu zuen lehen aldiz, 1994 urtetik hatxero titularra delarik.
Hautaketaren ondoren, Juanjo Martinez pozik agertu da “duela lau urte hasi zen lana amaitzeko aukera izateagatik” eta Hatxeroen ordezkari goren bezala bizitako uneak gogora ekarri ditu: “Nire lehen Arrankada oso berezia izan zen, Kabo bezala emandako lehen pauso hori ez zait inoiz ahaztuko”.
Juanjo Martinez Kultura taldeko kidea da.