QUIQUE ESCALANTE MEMORIALAK OINARRIAK MOLDATU DITU ALARDERIK GABEKO URTEKO ARGAZKIAK JASOTZEKO
2020(e)ko Ekainak 24EKAIN EZBERDINA BUKATU DA, ALARDERIK GABEKO URTEA, OSASUN KRISIAK BALDINTZATURIKO EKINTZEKIN
2020(e)ko Uztailak 5Goizeko 8:00etan ospatuko da, Irungo Herriaren Alardearen izenean, arbasoek egindako zin-hitza beteaz.
Publikorik gabeko ekitaldi mugatua izango da, bai Youtuben bai Teledonostian zuzenean jarraitzeko aukera egongo delarik.
Alardeko Agintarien Batzordeak ekitaldi sinboliko bat egingo du ekainaren 30ean goizeko 8:00etan, San Martzial mendian. Ekitaldi xumea izango da, eta minutu gutxi batzuk besterik ez ditu iraungo. Irungo Herriaren Alardearen izenean, arbasoek egindako zin-hitza betetzea du helburu. Osasun arau bereziek hala eskatuta, ekitaldia publikorik gabe eta partehartze oso murritzarekin egingo da: Agintarien batzordeko kideak, Alardearen batzordeko kideak eta Alarderekin lan egiten duten hainbat emakume elkarteko kideak (Pagoki, GordeZAN, Emakume Irundarrak eta Mugarriluze).
Publikorik gabeko ekitaldia izanda, eta osasun neurriekin arazorik ez izan edo sortzeko, antolakuntzatik ekitaldia ikustera ez joateko eskaria egiten zaio herriari, berau Teledonostian edo Youtuben ikusiz. Arduraz jokatu beharra dago ezarritako arauekin talkarik ez egiteko.
Agintarien Batzordeak San Martzial egunez aurrez-aurre antolatuko duen ekitaldi bakarra izango dela azpimarratu nahi da. Antolatutako beste ekintza guztiak online izango dira, bai Teledonostian, bai Alardeak dituen Youtube kanal eta sare sozialetan ikusi ahal izango direlarik. Bideo hauen helburua, ekainaren 30ean bizi daitezkeen hainbat une gogora ekartzea da. Hau da online ikus ahalko den programa:
- 4:00 Alborada
- 6:00 Villarrobledoko Diana eta Danborradaren Diana
- 7:35 Urdanibian gertatzen den tropen batzea eta Arrankada
- 8:00 (zuzeneko emanaldia) San Martzial mendiko ekitaldia
- 8:30 Alardea San Juan Plaza
- 9:30 Alardea Junkal plazatxoa eta Urdanibia plaza artean
- 18:30 Arratsaldeko Arrankada
- 20:00 Alardearen bukaera eta “Rompan filas”
Agintarien batzordetik, herritarrei arduraz jokatzeko deia egin nahi zaie beste behin ere, agintariek ezarritako osasun araudia betetzen ez duten ekitaldirik ez antolatzeko eskatuz. Egunean zehar sor daitezken jende multzoetan ez parte hartzeko deia ere egiten da, beti ere agintarien aginduei zintzo jarraituz. Azkenik, Agintarien batzordeak egoera berezi honetan bizi daitekeen San Martzial egunik onena bizi dezatela desio die irundar guztiei.
GORA IRUN, GORA SAN MARCIAL!