SAN MARTZIAL ALARDEAREN BURUZAGIEN BATZORDEAREN ADIERAZPENA
2020(e)ko Apirilak 15
ALARDEALDIAKO RIFAK, BALIOGABE
2020(e)ko Maiatzaak 19
SAN MARTZIAL ALARDEAREN BURUZAGIEN BATZORDEAREN ADIERAZPENA
2020(e)ko Apirilak 15
ALARDEALDIAKO RIFAK, BALIOGABE
2020(e)ko Maiatzaak 19

SAN MARTZIAL ALARDEAREN BURUZAGIEN BATZORDEAREN ADIERAZPENA

2020ko maiatzaren 13ean telematikoki egindako bileran, Buruzagien Batzordeak gure azken urteetako historiaren erabakirik zailenetakoa hartu zuen: 2020ko San Martzial Alardea bertan behera uztea.

Guztiontzako erabaki mingarria da eta atsekabe handiz hartzen dena, baina baita ardura sentimenduarekin. Euskadiko Erakundeen arteko Mahaiak oraindik ez du behin-betiko dokumentua, baina Alardeak ezin ditu bete orain arte uda honetan ekitaldiak antolatzeko jakin diren segurtasun neurri minimoekin, besteak beste, 250 lagunentzako edukieraren mugatzea, tenperaturen kontrola edo pertsonen arteko bi metroko segurtasun distantzia. Erabaki hau ez da soilik hartzen desfilean parte hartzen duten pertsonak kontuan izanda, ekainaren 30ean Alardea ikusteko kaleak betetzen dituen publiko ugariak ere neurri hauek ezin dituela bete jakitun garelarik.

  1. 2020. urtean ez da San Martzial Alardea egingo ezta aurretik edo bere inguruan egiten diren beste jarduerak ere: kantineren aukeraketa, Alardealdia, entsaioak edo Armen Ikuskatzea.
  2. Behar diren kudeaketak aurrera eramango dira, ekainaren 30ean San Martzial mendian eta ekitaldi baten bidez, Irungo Alardearen Herriaren izenean zeremonia bat egin ahal izateko gure arbasoek egin zuten botoa betez.
  3. Lan egingo da Alardearen webgune eta sare sozialen bitartez osagarriak diren jarduera birtualak bultzatzeko; bizitzen ari garen egoera ezohikoaren barruan hauen helburua izango da irundarrentzat ekaina hilabete berezia izaten jarraitzea.

Gainera, Buruzagien Batzordetik herritar guztien erantzukizunari deialdi bat luzatu nahi die, inork ez bultzatzeko agintariek zehazten dituzten neurriak betetzen ez duten ekimenik. Hausnarketa egitera gonbitea luzatzen da horrelako ekimenek nahastea sortu dezaketelako azpimarratuz, edota gure Alardearen irudiari kalte egin.

Azkenik eta beste behin, Buruzagien Batzordeak bere elkartasun guztia erakutsi nahi die pandemia hau jasaten ari direnei, batez ere galera pertsonalak izan dituztenei. Eta lan egiten ari diren lagun guztiei krisia ahal bezain laster igarotzeko bere errespetua eta adeitasuna erakutsi nahi die.

2020. urtea historian gogoratuko den urtea izango da, baina 2021a ere urte historikoa izango da Alardea inoiz baino indar gehiagorekin itzuliko delako.

GORA IRUN! GORA SAN MARTZIAL!

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies