BURUZAGIEN BATZORDEAK ALDERDIEI GALDEGIN DIE ALARDEAREN INGURUAN BERAIEN JARRERA ZEIN DEN ARGITZEA
2019(e)ko Maiatzaak 17BURUZAGIEN BATZORDEAK IRUNGO PSE-EE, EAJ-PNV ETA PP-REN ALARDEARI BURUZKO ZINTZOTASUNA ETA ARGITASUNA ESKERTZEN DITU
2019(e)ko Maiatzaak 24Aurtengo kantineren argazki sesio ofiziala izan da igande honetan Junkal plazatxoaren inguruan
Aurtengo San Martzial Alardeko kantineren argazki sesio ofiziala izan da igande honetan Junkal plazatxoaren inguruan. Argazki hauek datozen egunetan jaietako programan nahiz laguntzen duten denda eta establezimenduetan azalduko dira.
Argazki sesio hori baino lehen kantinerak Alardearen Batzordean kantineren ordezkaria den Nerea Ugarterekin bildu dira, datozen egun handietarako hainbat aholku eman diena. Jarraian, IAE-ko (IrungoArgazkilaritza Elkartea) presidentea den Gerardo Garciak kantineren argazkiak egin ditu, bai banakakoak baita taldekoak ere. Hainbat profesional ere hurbildu dira argazkiak egin eta hurrengo egunetan irundarrak komunikabideetan irakurri, entzun edota ikusi ahalko diren elkarrizketak egitera.
Bukatzeko, kantinerak Jenerala eta Komandantearekin bildu dira. Beraiekin hautatuak izan ziren egunean hitz egiteko aukera izan zuten. “Gaurko eguna luzea egiten zaie, bilera eta argazkiekin ia goiz osoa ematen dugulako, baita elkar hobeto ezagutzeko egun aproposa da ere”, adierazi du Alardearen Jenerala den Paco Carrillok.