BI ALARDEEN ARTEKO URTEKO BAZKARIA OSPATU DA LARUNBAT HONETAN
2019(e)ko Februaryak 9ALARDEALDIA EKAINEAN HELDUKO DENAREN ATARIKO BEZALA
2019(e)ko Maiatzaak 2Facebook eta Instagram kontuak orain dela urte bat ireki ondoren, Anakak web orrialdea berritu du diseinu hobeago eta erakargarriago batekin komunikazioaren aldeko pausuak emanez
Anaka Konpainiak, apirilaren 16tik, web orrialde berritu bat estreinatzen du. www.anaka1881.com atariak aurreko web-gunean zegoen informazio nagusia diseinu hobetu batekin jasotzen du. Proiektu hau konpainiako lan-talde berriak ezarritako helburu bat da.
Argazkiak web orrialdeko atal guztietan agertzen diren elementu nagusiak dira. Galeria sekzioan azkeneko urteetako argazkien selekzio bat aurkitzen da, eta gainera, Agintariak eta Kantinerak atalean Anaka Konpainiako kantinera eta kapitain guztien zerrenda ezarri da, oraingo agintariez gain.
Konpainiari buruzko edozein dokumentu edo agiri bete nahi baduzu, Dokumentazioa atalean egin dezakezu. Gainera, bertan Anaka Konpainiaren eta San Martzial Alardeko araudiak eta ordenantzak deskargatu ditzakezu.
Nobedade nagusi bezala, Julio Gerica, Anakako kapitaina 2015 eta 2018 urte bitartean, eta Mikel Urtizberearen, oraingo kapitaina, adierazpenak hasierako atalean aurki ditzakezu. Gainera, historiako atalean gauza bera egin da Iñaki Arruabarrena, konpainiako kapitaina (2003-2010), eta Nerea Ugarterekin, Anakako kantinera 1993. urtean.
Gainera, konpainiaren azkeneko albisteak jaso nahi badituzu, Albisteak atalean harpidetu zaitezke gure newsletterera. Zure helbidera iritsiko dira www.anaka1881.com helbidean sortzen diren albiste berriak.
Komunikazio berria
Facebook eta Instagram kontuan 2018ko apirilaren 16an ireki ziren, urtebeteko aktibitatea betez, komunikazio berri batekin lan egiteko helburuarekin. Facebook-eko orrialdeak 200 jarraitzaile inguru ditu eta Instagram-ek 300 jarraitzaile baino gehiago ditu.
Hurrengo hilabeteetan beste sekzio batzuk gehituko dira, hala nola aurreko web orrialdean zeuden artikuluak.
“Beharrezkoa zen web orrialdea berritzea eta konpainiako komunikazio taldearen lan desinteresatuari esker lortu egin da”, dio Mikel Urtizbereak, Anaka Konpainiako kapitainak.
Aitor Vega, Ekaitz Retamosa, Jon Aragon, Julene Escalero eta Mikel Urtizbereak, konpainiako kapitainak, Anaka Konpainiako komunikazio taldea osatzen dute.