2024ko SAN MARTZIAL ALARDERAKO AKREDITAZIOAK
2024(e)ko Ekainak 3ALFONSO MORENO-ARRONESEK ZUTOIHALA ERAMANGO DU SAN MARTZIAL EGUNEAN
2024(e)ko Ekainak 11Iaz baino bi orrialde gehiago ditu eta 500 ale gehiago banatuko dira. Azaleran Bixen Iturriaren “S.J.A. 1” argazkia ikus daiteke
San Martzial Alardearen Buruzagien Batzordeak prestatu duen 2024ko jaietako programaren banaketa hasi da, 42 orrialde (bi gehiago) dituen programa honen 28.000 ale (pasa den urtean baino 500 gehiago) egin dira. Azalean agertzeko aukeratu den argazkia 2023ko San Martzial Alardeko argazki lehiaketaren irabazlea da, “S.J.A. 1” izenburua duena eta Bixen Iturriak atera zuena.
Liburuxkak azken urteetako jaietako programetan ikusi ahal diren sekzioak agertzen dira.
- Asier Etxepareren agurra. Lehen aldiz Alardeko arduradun nagusi gisa herritarrei zuzenduko zaie.
- Alardearen Batzordearen Presidentearen agurra, José Antonio Apalateguirena.
- Alardealdiaren 25. edizioko erreportaia.
- Konpainien entseguen eta ekainak 28, San Pedro eta San Martzial egunen ordutegiak.
- Kontaketa laburren irabazlea.
- Beka kulturalaren irabazleak.
- Sare sozialetako profil ofizialak.
- Orri bat konpainia eta unitate bakoitzeko, kantinera eta buruzagien izenekin.
- 2023ko aurrekontu ekitaldiaren itxiera.
Ohikoa den bezala, erdialdeko orrialdeetan ezin zen falta kantineren talde argazkia. Gainera, aurten 2023ko San Martzial Alardeko argazkiak bi orrialdetan jarri dira.
Hirian zehar banaketa egin ondoren, hurrengo egunetan jaietako programaren ale batzuk Bar Manolon utziko dira etxean jaso ez duten pertsonek bat har dezaten. Alardearen webgunean ere deskargatu daiteke, www.irungoalardea.com, helbidean eta sareetan elkarbanatu den estekan (hemen).
Aurkezpenean hurrengo hauek egon dira: Alardeko Jenerala den Asier Etxepare, Infanteriako Laguntzailea eta programaren koordinatzailea den Unai Aranzasti eta Carlos Requejo, Gráficas Txingudi-koa, programaren edizioa eta inpresio lanak burutu dituena. Nola ez, iragarkia jarri duten pertsona guztien babesa eskertu nahi izan dute horri esker programa editatu ahal izan delako.
Ekainaren 13an, emakumeen elkarteen babesa eskertzeko ekitaldia
Beste aldetik, ekainaren 13an (osteguna) 20:00etan CD Bidasoa plazatxoan (Kale Nagusiaren atzeko aldean) San Martzial Alardearen antolakuntza babesten duten emakumeen elkarteei eskerrak emateko ekitaldi bat antolatuko da. Ekitaldi hunkigarri honetan Alardearen buruzagiek eta 2024ko kantinerek parte hartuko dute eta elkarteei enbor bat emango zaie eta familia argazkia handi bat egingo da.