ROBERTO MARTÍNEZEK ZUTOIHALA ERAMANGO DU SAN MARTZIAL EGUNEAN
2023(e)ko Ekainak 2
200 MERKATARI BAINO GEHIAGORI ESKERRAK
2023(e)ko Ekainak 15
ROBERTO MARTÍNEZEK ZUTOIHALA ERAMANGO DU SAN MARTZIAL EGUNEAN
2023(e)ko Ekainak 2
200 MERKATARI BAINO GEHIAGORI ESKERRAK
2023(e)ko Ekainak 15

27.500 JAIETAKO PROGRAMEN BANAKETA HASI DA

Iaz baino 500 programa gehiago dira eta azaleran Laura Prado Mayordomoren “Melodía de San Marcial” argazkia ikus daiteke

San Martzial Alardearen Buruzagien Batzordeak prestatu duen 2023ko jaietako programaren banaketa hasi da, 40 orrialde dituen programa honen 27.500 ale egin dira, iaz baino 500 gehiago. Azalean agertzeko aukeratu den argazkia Botoaren betetzearen bosgarren mendeurrenaren lehiaketaren irabazlea da, “Melodía de San Marcial” izenburuarekin Laura Prado Mayordomo argazkilari gazteak atera zuen Eskoleta kalean.

Liburuxkak azken urteetako jaietako programetan ikusi ahal diren sekzioak agertzen dira: Paco Carrilloren agurra (Jeneral moduan agurtzeko erabiltzen duena), baita Alardearen Batzordearen Presidentearena ere, José Antonio Apalateguirena; konpainien entseguen eta ekainak 28, 29 eta 30eko ordutegiak; kontaketa laburren irabazlea; Alardeak kulturarekin duen loturari buruzko orri bat; sare sozialetako profil ofizialak; 2022ko aurrekontu ekitaldiaren itxiera  eta orri bat konpainia eta unitate bakoitzeko, kantinera eta buruzagien izenekin. Ohikoa den bezala, erdialdeko orrialdeetan ezin zen falta kantineren talde argazkia.

Ordutegien harira zehazten da ekainak 25ean Urdanibia Plazan Bandak eta Danborradak egiten duten entsaioa ordu erdi aurreratuko dela, eta horrela gaueko 22:00etan hasiko da, eta Kantineren Aurkezpena ere 30 minutu lehenago hasiko da: San Migel auzoan 22:30etan ekingo diote ibilbide hasierari eta aurkezpen ekitaldia Zabaltza Plazan 23:00etan izango da. Kontuan hartzeko beste datu bat Anaka Konpainiaren San Pedro Eguneko Armen Ikuskatzea egiteko toki aldaketa izango da; auzoan egiten ari diren lanak direla eta Florencio Iratxeta plazako betiko tokitik Aiako Harriak kalera aldatuko da.

Hirian zehar banaketa egin ondoren, hurrengo egunetan jaietako programaren ale batzuk Bar Manolon utziko dira etxean jaso ez duten pertsonek bat har dezaten. Alardearen webgunean ere deskargatu daiteke, www.irungoalardea.com, helbidean eta sareetan elkarbanatu den estekan. Aurkezpenean, Alardearen Jenerala den Paco Carrillorekin batera, Laura Prado egon da, azaleraren argazkiaren autorea eta Carlos Requejo, Gráficas Txingudi-koa, programaren edizioa eta inpresio lanak burutu dituena. Nola ez, iragarkia jarri duten pertsona guztien babesa eskertu nahi izan dute horri esker programa editatu ahal izan delako.

Ekainaren 14an, denden babesa eskertzeko ekitaldia

Beste aldetik, ekainaren 14an (asteazkena) arratsaldeko 20:00etan CD Bidasoa Plazatxoan (Kale Nagusiaren atzeko aldean) San Martzial Alardearen antolakuntza babesten duten denda, saltzaile eta negozioei eskerrak emateko ekitaldi bat antolatuko da. Ekitaldi hunkigarri honetan Alardearen buruzagiek eta 2023ko kantinerek parte hartuko dute eta laguntzaileei ikur bat emango zaie euren dendetan jarri ahal dezaten eta familia argazkia handi bat egingo da.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies