ALARDEALDIAKO BAZKARIEN ETA AFARIEN ZOZKETA
2022(e)ko Ekainak 2PATXI MARQUINEZek EKAINAREN 30ean ZUTOIHALA ERAMANGO DU
2022(e)ko Ekainak 13Azalaren irudia 1924an San Martzial mendian egindako argazki bat da eta horrekin Botoaren 500 mendeurrena gogora ekarri nahi izan da
San Martzial Alardearen Buruzagien Batzordeak 36 orrialdeko jaietako programa egin du. 27.000 aleak dagoeneko banatzen ari dira Irungo etxeetan. Azalerako aukeratu den irudia 500. urtemugaren erakusketan ikusi ahal izan zen, baita 2022ko egutegian ere. Zehazki ‘Meza San Martzial Mendian’ izenburu duen argazkia da, 1924an aterata eta Kutxatekaren Marin bilduman jasota dagoena.
Liburuxkak lauki formatua dauka eta azken urteetako programetan ikusi ahal izan diren sekzioan ematen dira: Paco Carrillo Jenerala eta Alardearen Batzordearen presidentearen agurrak, konpainien entseguen eta ekainak 28, 29 eta 30eko ordutegiak, Alardearen tabernak, Remington eskopeta bat eskuratzeko informazioa, eta orri bat konpainia eta unitate bakoitzeko, kantinera eta buruzagien izenekin. Ohikoa den bezala, erdialdeko orrialdeetan kantineren talde argazkia ikusi daiteke.
Alardeko tabernen gainean zehazten da aurten bederatzi izango direla eta Kale Nagusian, Foruen Karrikan eta Legia kalean kokatuak egongo direla: Basque Corner, Bohemian, Ekialde, El Muro, Gaztelumendi, Manolo, Mary, Sargia eta Tostadero (Orrua zena). Irekierak ekainaren 14an, asteartean, izango da arratsaldeko 20:00etan CD Bidasoa plazatxoan. Gainera, hurrengo astean zehar, bertan jaietako programaren hainbat ale utziko dira etxean jasotzen ez dutenek horien bila pasa daitezen. Alardearen webgunean ere deskargatu daiteke: www.irungoalardea.com.
Ibilbide aldaketa
Jaietako programan azaltzen den beste informazio garrantzitsua aurten Alardearen ibilbidean egongo den aldaketa txiki bat da, Fermin Calbetón eta Sarasate kaleetako bidegurutzean eraikitzen ari diren eraikina dela eta (Oiasso Museoaren inguruan). Goizean, Junkal plazatxotik igotzean, Alardeak ez du Fermín Calbetón kalea hartuko, baizik eta Eliza kaletik igo eta Bisera zegoen lekutik pasa Fueros kalea hartzeko. Aarratsaldean, bai joatean bai itzultzean, leku beretik pasako da eta ez Fermín Calbetón kaletik.
San Martzial Alardeko Agintarien Batzordeak eta Gráficas Txingudik, programaren edizioa eta inpresio lanak burutu dituena, iragarkia jarri duten pertsona guztien babesa eskertu nahi izan dute horri esker programa editatu ahal izan delako; laguntza hori bereziki eskertu nahi izan dute pandemia urte latzen ondoren.