LASTARGINAK INDARTSU ITZULTZEN DIRA BI URTEKO GELDIALDIAREN ONDOREN
2022(e)ko Ekainak 22DOLUMINAK JAVIER VERGARA IRIBARREREN HERIOTZAGATIK
2022(e)ko Uztailak 11Alardearen eta Agintarien Batzordeek Alardearen balantzea egin dute
Beste urte batez, Alardearen eta Agintarien Batzordeok, konpainia, unitate eta elkarte laguntzaileekin bilerak egin ondoren, 2022. urteko San Martzial Alardea baloratu nahi dute. Urte berezia, zalantzarik gabe, San Martzialeko Lehen Guduaren eta bertan egin zen zinhitzaren 500. urteurrenarengatik eta Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz Alarderik gabe bi urte igaro ondoren normaltasunera itzultzeagatik.
Izan ere, normaltasunera itzuli garela esatea da, zalantzarik gabe, 2022ko mezurik aipagarriena. Bi urteko geldialdiaren ondoren, San Martzial eguneko ekitaldi guztiak egin ahal izan dira, bai eta aurreko egunetakoak ere: kantinera aukeraketak, parte-hartze historikoa izan zuen Alardealdia, Alardeko tabernen inaugurazioa, entseguak, konpainien ikuskatze jendetsua, Lastargidunen ekitaldi hunkagarria… Paco Carrillo Jeneralak ekainaren 28an esan bezala, “urte egokiagorik ezin egon, gure Alarde maiteak Irungo kaleak kolorez, musikaz eta alaitasunez berriz bete zitzan”.
Alardeko konpainia eta unitateek berriz desfilatu zuten Irungo kaleetan zehar, eta goizean zehar izandako euri jasen gainetik, bai Alardean eta bai eta pandemia aurreko formatua berreskuratu zuen lore eskeintzan partehartze handia egon zen batez ere armadun soldaduetan. Horren adierazle moduan, aurten eskuragarri zeuden Remingtonak agortu direla esan beharra dago, egondako eskari handiaren ondorioz. Atal honetan, segurtasun-protokoloak ondo funtzionatu du, tiro solteak erabat ekidin baitira.
Hala, 2022ko Alardeak, parte hartzen jarraitu duten adinekoak eta belaunaldi berriak elkartu ditu, belaunaldien arteko transmisioari eutsiz. Partehartze handi honek eta Alardea berriz bizitzeko zegoen gogoak sare sozialetan ere izan du isla, 12.000 jarraitzaile baino gehiago bilduz (Instagram, Facebook, Twitter eta estreinatu berri den Tik Tok profilen artean) eta inoiz baino interakzio gehiago lortuz.
Horrela, San Martzial Alardea gure arbasoek egin zuten bezala ospatu dugu berriz ere, herriak erakutsi digun babes zabalaren eta juridikoki babesten gaituen sententziaren itzal goxoan. Bakean eta gure aurrekoek egindakoak mantenduta bizitako Alardea, errespetuz eta sumindurarik gabe. Zorionez, eta aurreko urteetan ez bezala, 2022an ez da gertakari esanguratsurik izan, eta alde horretatik Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren laguntza eskertu nahi dugu.
Urte berezi honen barruan, 500. urteurrenarekin lotutako ekitaldien balorazio oso positiboa egin nahi dugu ere: ikerketa-beka, ekainaren 12an egin zen erromeria eta, bereziki, Amaia Kultur Zentroan eta Mendibil zinemetan saio guztiak bete zituen eta dagoeneko 2.500 pertsona inguru ikusi dituen ‘Alardea’ dokumentalaren proiekzioak. Ekitaldi hauek oraindik ez dira amaitu: argazki-lehiaketarekin jarraitzen dugu, lanak uztailaren 29ra arte aurkeztu daitezkelarik (udazkenean izango da erakusketa) eta Amaia Aramburu irundarrak irabazitako bekaren harira, bere lanaren ondorioak urte bukaera aldera aurkeztuko ditu. Ekaina hasieran antolatu zen erakusketa baten bitartez, Uranzu Konpainiak bere mendeurrena ospatu du, eta Ama Shantalen Konpainiak ere bere mende beteko historia laburbiltzen duen liburua aurkeztu
Azken paragrafo hau Irungo herritarrek alardea antolatzeko egiten duten ahalegina berriro eskertzeko erabili nahi dugu, bai bolondres moduan egindako lanetan edo bere finantzazioan aktiboki parte hartuz. Udako etenaldiaren ondoren, indarberrituta itzuliko gara datorren urteko Alardea antolatzeko, bereziki adi 2023a hauteskunde urtea dela kontuan hartuta. Bake honek Alardea ekintza politikotik at mantentzen lagunduko duela espero dugu, Irungo herriaren hitza kontutan hartzen ez duten interes partidistetatik urrunduz.