MIGUEL SANSIÑENA, ALARDEKO BANDAREN ZUZENDARIA IZATEKO BERRAUTATUA
2018(e)ko Apirilak 14
MAIATZAREN 28an OSPATUKO DA ALARDEALDIA
2018(e)ko Apirilak 14
MIGUEL SANSIÑENA, ALARDEKO BANDAREN ZUZENDARIA IZATEKO BERRAUTATUA
2018(e)ko Apirilak 14
MAIATZAREN 28an OSPATUKO DA ALARDEALDIA
2018(e)ko Apirilak 14

1817ko ERREGE AGINDUAREN ETA ARTILLERIAREN ERAKUSKETAREN IREKIERA

Ekainaren 1ean izango da, Palmera Montero Gunean, publikoari irekita dagoen ekitaldi batean. Bertara hainbat agintari eta Agintarien eta Alardeko Batzordeen kideak hurbilduko dira

Elementurik garrantzitsuenak aurrekargako 3 kanoi izango dira, bai historikoak bai Alardearen ingurukoak diren beste hainbat artilleriako materialen artean

1817ko ekainaren 28ko Erret Aginduaren bigarren mendeurrena dela eta antolatzen ari diren ekintzen barruan, Artilleria Bateriaren eta San Martzial Alardeko Agintarien Batzordearen eskutik, Erret-Agindu honen eta Artilleria beraren inguruko hainbat informazio plazaratu nahi dituen erakusketa antolatu da.

Lula Retuerto, erakusketaren komisarioarentzat “gertakari historikoa bera eta Artilleria Bateriaren historia biltzen dituen elementuen batura bat da erakusketa. Adibidez, aurreko trenaren gainean kantinera eserita zegoen garaiko jantzia ikusi ahal izango da. Elementu anitz izango ditu, publiko zabal bat erakartzeko, bai arlo historikoan gehiago zentratu nahi duenarentzat zein Alardeko kontuengatik erakarria sentitzen denarentzat”.

Bertan, elementu anitz ikusi ahal izango dira: Erret-Aginduaren inguruko informazioa biltzen duten panelak, benetako artilleriak erabilitako materiala, bildutako hainbat argazki historiko zein Lamia argazkigintzak utzitako argazkiak, garai ezberdinetako hainbat jantziren erreprodukzioak, komisarioak eginiko Artilleria Bateriaren inguruko testigantzen dokumentala, eta Irungo eta Lesakako udaletxeek utzitako aurrekargako 2 kanoi, gaur egun Alardean erabiltzen den batekin batera.

Honetaz gain, Bidasoako Elkarte Numismatiko eta Filatelikoarekin elkarlanean, oroitzapenezko zigiluen erakusketa ere egongo da. Bertan, urtemuga dela eta atera ziren oroitzapenezko zigiluak erosi ahal izango dira 3 eurotan, baita zigilu-marka daramaten sobreak 5 eurotan.

Erakusketa Pamera Montero Guneko lehenengo solairuan dago, 5. gelan. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 21:00etara; larunbatetan 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 21:00etara; eta igandean 11:00etatik 13:00etara irekita egongo da, ekainaren 1etik 11ra arte.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies